Days Gone

Akzioa-Abenturak
PlayStation 4
Irteera data:  2019-04-26
Argitalpena:  Sony Interactive Entertainment America
Garatzaileak:  Bend Game Studio
Adina:  null
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

Days Gone, PS4rako bideo-joko esklusiboa, 2019ko apirilaren 26an merkaturatzea aurreikusi dute. Bend Studio enpresak garatu du, Syphon Filterren arduradunek sortua, eta Sony Interactive Entertainmentek editatua. Days Gone hirugarren pertsonako abentura da, survival horror motakoa, eta mundu irekia duena.

Days Gonek jokalaria etorkizun postapokaliptiko batera darama. Gure protagonista Deacon St. John da, bere motorra hartuta munduan zehar "Freakers" -en aurka borrokatzen ari den saripeko gaizkilea. Birus baten ondorioz eraldatutako izaki basati eta gosetiak dira "Freakers"-ak. Bizirautea joko berri honen giltzarria izango da. Etsipenari, galerari, eromenari, traizioari, adiskidetasunari, maitasunari eta itxaropenari aurre egin beharko dio eta bizitzen jarraitzeko motibo bat bilatu beharko du gure protagonistak.

Grafikoki bere garaian itxura ona hartu genion arren. Gaur egun ez da hain espektakularra gelditu. Definizioan galdu dute eta texturak pobreago gelditu dira. E3-an aurkeztu zuten trailerra eta gaur egungo jokua parez pare jarriz gero argi ikusi dezakegu hau.

Jokatzeko modua ongi dagoen arren, bigarren mailako misio gehiegi daude eta azkenean denak berdintsuak direnez jokuaren dinamika aspergarri bihurtzen du. Istorioa bere horretan ez dago gaizki naiz eta ez den nahikoa aipatutako gabeziari buelta emateko.

Days Gone Sonyren konferentzian aurkeztu zen, 2016ko E3-an. 2016an. Pazifikoko ipar-mendebaldeko basamortuan girotutako eta galera pertsonalean oinarritutako istorio bat aurkeztu zuten. Bideojokoaren gaia post-apokaliptikoa da eta zonbiak ageri dira.

UnREAL Engine 4 motorrarekin garatua, Days Gone Bend Studioaren itzuleraren arrazoi izan da. Hau albiste ona da, izan ere, Syphon Filter merkaturatu zenetik ez baikenuen beraien berririk izana.