Hollow Knight

Plataformak
Xbox One | PlayStation 4 | Nintendo Switch
Irteera data:  2017-04-11
Adina:  PEGI: 3+
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

Metroidvania estiloko indie joku hau sekulako joku ona da. Dirthmouth izeneko hirian barrena galduko gara eta bertan aurkituko ditugun arriskuei aurre egin beharko diegu. Asko harritzen duen gauza bat 2 dimentsiotan lortu duten mundu zabala da. Istorioan ez da esplizituki dena azaltzen eta jokoan zehar deskubritu beharko ditugu nondik norakoak.

Grafikoki oso polita da eta artistikoki oso egonkorra. Borrokak landuak daude izan ere ez dira bat ere errazak eta bukaerako munstroekin askotan lanak izanen ditugu garaitzen. Hala ere, ikaste prozesua oso ongi eramana dago eta intuizioz erraz ikasi daiteke. Hemendik gutxira fisikoan aterako dute, beraz ez da aukera txarra jokua erosteko.