Metal Gear Solid V: The Phantom Pain

Akzioa
PlayStation 4
Irteera data:  2015-09-01
Adina:  PEGI: 18+
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

Sorpresa itzela saga honen jarraitzaileentzako. 4.naren ondoren eta honek suposatu zuen kakazaharraren ondoren maisulan berriarekin datorkigu Hideo Kojima. Nere ustetan historiako Metal Gearrik hoberena egin dute, nahiz eta bukaera kolokan gelditu zen Konami-k Hideo Kojima proiektutik bota ondoren.

100 ordu sartu ondoren txarrenetik hasiko gara, misioak errepikatzea. Misio asko bi aldiz egin beharko ditugu eta beraien artean aldatzen den gauza bakarra zailtasun maila izanen da, bigarren aldiz zailago izanen da. Bukaera ere, presaka egina dela nabari da eta egia erran joko honek bere denbora hartzea merezi zuen.

Hala eta guztiz ere, gainontzeko atal guztietan 10 bat lortzen duen jokoa da. Istorioa, misioak, pertsonaia nola maneiatzen dugun, etsaien adimen artifiziala eta nola ikasten duten... hori dena kontutan hartuz gero aurretik aipatutako gauza txarrak erraz ahanztu ditzazkegu.

Dudarik gabe, joko oso gomendagarria da eta ahal izanez gero Ground Zeros-ekin batera saltzen den edizioa hartu behar da.