Rise of the Tomb Raider

Akzioa | Abenturak
Xbox One | PlayStation 4
Irteera data:  2015-11-10
Adina:  PEGI: 18+
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

2013an atera zen Tomb Raider jokuaren sekuela zuzena da. 3 jokuko trilogiaren bigarrena. Lehenik eta behin XBOX ONE-entzako atera zen eta urtebete beranduago gainontzeko plataformetan. Siberian kokatua dago istorioa eta bere lagun Jonah Maiavarekin batera Kitezh hiri mitikoaren bila abiatzen dira eta hilezkortasunaren sekretuaren bila ere bai. Bidean, La trinidad izeneko erakunde baten aurka ere ari beharko dira borrokan, beurek ere gauza bera bilatzen baitute.

Grafikoki oso maila altua du. Jostagarritasunari dagokionez, Larak egin ditzazken salto, eskalada eta ekintza guztiak oso modu errazean gauzatu daitezke. Jokuaren hasiera guztia baliatzen dute botoiak zertarako diren ikasi dezagun. Armak hobetzeko aukera dago eta Lararen abileziekin beste hainbeste egin daiteke. Hala ere, mundua guztiz irekia ez den arren, ez da uncharted 4-ean bezain bideratua. Bigarren mailako misioak ere egin daitezke, ez daude gehiegi eta ez dira nekagarriak egiten.

Jokua gomendagarria da, joku lasai bat eta konplikaziorik gabea nahi duenarentzat aproposa. Sakontasuna edo gauza zailagoek motibatzen bazaituzte Bloodborne bezalako joku bat aukeratu.