Shadow of the Colossus

Abenturak
PlayStation 4
Irteera data:  2018-02-06
Argitalpena:  Capcom
Garatzaileak:  SIE Japan Studio
Adina:  PEGI: 12+
Moduak:  Singleplayer
Gehienezko jokalari kopurua:  1

Bere garaian PlayStation 2-rako atera zen jokuaren remake-a da. Grafikoki guztiz berritu dute eta sekulako itxura hartu du. Wander izeneko protagonistak, Agro bere zaldiaren eta bere ezpataren laguntzaz 16 koloso garaitu behar ditu Mono izeneko neska berpizteko.

Jokoa beti leku beretik hasiko dugu eta koloso bat bilatu eta garaitzen dugun bakoitzean berriz ere hasierako puntura bueltatuko gara. Erraldoi bakoitzari bere ahulguneak bilatu behar dizkiogu eta ezpataren bidez garaituko ditugu. Jokalaria maneiatzea momentu batzuetan ez da izan behar lukeen bezain erraza, kamarak traba egiten baitu. Team ICO-ren jokuak egiteko moduagatik dela esango nuke izan ere The Last Guardianen ere gauza bera gertatzen da.

Hala ere, joku hau guztiz gomendagarria da. Klasiko baten itzulera da berriz ere klasiko bihurtzeko.